Jarrera positiboak lantzen erakutsiko dute Okendo kultur etxean
Bizitzaren aurrean jarrera positiboak lantzen erakutsiko dute bihar Okendo kultur etxean. +55, helduen aisialdia dinamizatzeko taldeak eta Baraka psikologia zentroak antolatutako ekimena izango da biharkoa.
Ongizate fisiko nahiz psikikorako baikortasunak eta alaitasunak duen garrantziaz arituko dira. David Alvear, psikologoa eta EHUko irakaslea izango da saioren gidaria, eta Baraka zentroko kide bat izango du laguntzaile.
Ekimena 19:00etan hasiko da.

