Kontzertu berezia eskainiko dute Alos Quartet eta Oreka TX taldeek elkarrekin
Internet bidez eros daitezke.
Oreka TX eta Alos Quartet musika taldeek kontzertu berezia eskainiko dute ostegunean (20:00), Viktoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan. Musika klasikoa bertako sustraiekin eta ukitu garaikidearekin landu daitekeela erakusten duten bi talde dira, Donostia Kulturako Miguel Martinen hitzetan. Haritik egurrera izango da kontzertuaren izena; izan ere, txalapartaren egurrak eta biolina, txeloa, biola eta nickelharpa instrumentuen hariek bat egingo dute emanaldian. Oreka TXko Mikel Ugarte eta Harkaitz Martinez de San Vicente, eta Alos Quarteteko Francisco Herrero eta Xabi Zeberio musikariek parte hartu dute goizean izandako prentsaurrekoan.
Ibilbide luzeko taldeak dira biak ere, eta aspaldiko lagunak. Lehen aldiz Kepa Junkerarekin aritu ziren elkarrekin, eta ordutik berriro elkarrekin lanik egin ez badute ere, lagunak direla azpimarratu dute, eta antzeko filosofiak partekatzen dituztela. Proposamena egin zioten Donostiatik Alos Quartet laukoteari, Viktoria Eugenian zerbait desberdina egiteko. Oreka TX taldea etorri zitzaien burura, eta segituan elkarrekin lanean hasi ziren. “Oinarrian dagoena laguntasuna da; naturalki berriro bideak batu gaitu eta ziur gaude berezia izango dela. Txalaparta eta harizko instrumentuak batzea planteamendu orijinala da eta kontzertu erakargarria osatu dugu”, aipatu du Zeberiok. Azken batean, bi taldeek elkarrekin egingo duten lehen kontzertua izango da, eta lehen harria jarri ostean, ziur daude jarraipena izango duela proiektuak.
Eskainiko dituzten abestien artean, denetik izango da. “Kontzerturako bereziki osatutako abestiak joko ditugu, baita bi taldeen abestien moldaketak ere. Hala, besteak beste, Laztan bat, Goiz, Ezpata dantza, Hilerriko mozkorra eta Mari Kañaberak moduko abestiez gozatzeko aukera izango da. “Oso saio intimoa eta berezia izango da. Zerbaiten hasiera bezala, gau berezi bat”, aipatu du Zeberiok.
Kontzerturako sarrerek 10 euroko prezioa dute eta antzokiko leihatilan bertan edo