Udalak eta ADIFek autobus geltokia egiteko lanekin hasteko hitzarmena berretsi dute
Maiatzean hasiko dira lanak; lehen pausoak higiezinak kentzea eta seinalizazioa eta instalakuntzen desbideraketa izango dira
Udala eta autobus geltokiaren proiektuaren egileak ADIFeko zuzendaritzako ordezkaritza zabal batekin bildu zen joan den ostiralean, Madrilen. Hirigintza zinegotzi Ricardo Burutaran, Hiri-azpiegituretako zinegotzi Nora Galparsoro, Obretako zuzendari Alfonso Vazquez, Jesus Barreiro Udal arkitektoa, Atotxako autobus geltokiaren obra egingo duen ABEEko ordezkari Joaquin Sarasola eta Juan Angel San Millan, exekuzio proiektuaren egile den Javier Aval bildu dira ADIFekin. Azpiegitura honen eraikuntza ahalbidetuko duen hitzarmena berretsi dute azkenean.
Udal Gobernuak hitzarmen proposamenari egindako zuzenketen ondoren, ADIFek behin-betiko dokumentua bidaliko dio Udalari eta Tokiko Gobernu Batzordea izango da berretsiko duena. Bestalde, bi erakundeek geltokiaren obren jarraipena egiteko batzorde bat osatzea adostu dute.
Juan Karlos Izagirre alkateak adierazi du obrak maiatzean hasiko direla. Lehen pausoak higiezinak kentzea eta seinalizazioa eta instalakuntzen desbideraketa izango dira (argia, ura, gasa, saneamendua, telefonoak…); ingurua egokitzeko behar diren lehen neurriak izango dira.