
Autismoaren inguruko nazioarteko kongresua egingo dute Kursaalen, maiatzaren 2tik 4ra. Hori dela eta, harrera kontzertua eskainiko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, bihar bertan. Guztira, 1.700 aditu inguru izango dira hirian, eta kontzertu berezia prestatu dute beraientzat. Fernando Velazquez getxoztarrak zuzenduko du orkestra, eta James Hobley autismoa duen dantzari britaniarrak ere parte hartuko du emanaldian.
Kontzertu anitza izango da, eta Beethoven, Rossini eta John Lenonen lanak entzungo dituzte kongresuko partaideek, besteak beste.