II. Kros Berdea jokatuko dute igandean
Bera Bera Kirol Elkarteak II. Kros Berdea antolatu du aurten ere. Lasterketa igandean izango da, 10:30ean, eta 15 kilometro izango ditu. Hala ere, 5 kilometroko ibilbide laburra egiteko aukera ere izango da.
Kirola sustatzeaz gain, iraunkortasunaren alde egitea da lasterketaren helburua, ingurumena errespetatuz. Hala, Kros Berdeak ingurumen-sentsibilitatea duten kirolarien topalekua izan nahi du.
Izen emateko azken eguna ostirala izango da, 14:00ak bitarte. Ondoren, dortsala eta txipa Manteo Kiroldegian jaso beharko dira, larunbatean, 9:00etatik 22.00etara. Gehienez, 900 laguneko partaidetza muga jarri dute.


