'Oinarrizko formak' izeneko erakusketa zabalduko du Eduardo Vidartek Ekain arte galerian
Oinarrizko formak izeneko erakusketa zabalduko dute etzi, Parte Zaharreko Ekain arte galerian. Eduardo Vidarte eibartarrak egindako argazkiek osatzen dute erakusketa, baina argazkiak baino gehiago, koadro abstraktoak dirudite. Zehazki, Fuerteventura irlako argazkiek osatzen dute erakusketa; airetik paisaiari egindako argazkiak dira, hegazkin txiki batetik egindakoak. Guztira 16 koadro jarriko ditu erakusgai Vidartek, horietako zortzi formatu handikoak eta beste zortzi txikiagoak.
Erakusketa maiatzaren 25a arte egongo da zabalik; asteartetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 21:00etara.