CNT sindikatuaren manifestazioa jendetsua izan da
UGT eta CC.OO eta gero abiatu da anarkisten martxa; ESTEE-EILAS ere batera joan da.
CNTk bideratutako manifestazio zatian jendetza batu da. “Maiatzaren lehena, borroka eguna” bezalako aldarrikapenekin egin dute aurrera. Hainbat bandera gorri eta beltz zein more ikusi ahal izan dira. Izan ere, CNTren atzetik ESTEE-EILAS joan da.

