Gazte zutabea Bulebarreruntz irten da aldarrikapenen artean
Ernai antolakundeak deituta, 100 bat lagunek aldarrikatu dute Maiatzaren 1a.
Saguesetik irten da gazte zutabea Bulebarreruntz. Bertan 12:30ean egingo den manifestazioarekin bat egingo dute.
Ernai antolakundeak deituta, 100 lagun inguruk Langileen Eguna borroka egun bezala aldarrikatu dute.
Bestalde, egoera ekonomiko honetan gazteriak bizi dituen hainbat zapalkuntza salatzeko, esku orri bat zabaldu dute.
Gainera, “kapitalismoaren zapalkuntza” irudikatzeko hainbat gazte sokaz lotu dira eta bidean enpresari papera egiten zuen beste gazte batek tiraka eraman ditu Bulebarreraino. Bulebarrean haien burua askatuko dute eta “antolakuntzaz, langile borroka” irudikatuko dute.

