LABek maiatzak 30eko grebarako deialdia egin du
Manifestazio jendetsuena izan da LABena; hainbat ekintza egin dituzte ibilbidean zehar.
LABek deitutako manifestazioaren buruan Maiatzak 30 greba orokorra leloa eraman dute. Hau bera izan da manifestazio jendetsuena eta hainbat aldarrikapen egin dituzte.
Lehen oihuak “hemen lan egin, bertan erabaki” izan dira. Baina, noski, grebaren aldekoak, hitzarmenen aldekoak edota banketxeen aurkakoak ere entzun ahal izan dira. Manifestazioaren hiru puntutan ekintzak egin dituzte. Lehena Eusko Jaurlaritzaren delegaritzaren aurrean egin dute, zerbitzu publikoen defentsan. Ondoren, Getaria kaleko Kutxaren bulegoaren aurrean “euskal sistema finantzieroa” aldarrikatu dute.
Azkenik, Okendo kaleko enpleguaren bulegoan “lan harremanetarako euskal esparrua” zihoen pankarta zabaldu dute. Manifestazioa Alderdi Ederren amaitu da, adierazpenak egiteko prest.

