Giro ederra nagusi da Zurriola ikastolaren jaian
Groseko Zurriola ikastolaren egun handia da gaur. Ikastolaren XVI. Eguna ospatu dute giro ederrean bertako ikasle, irakasle eta gurasoek, eguraldi ona lagun. Goizeko hamarretarako ekin diote jaiari, auzoan diana egin ostean, eta herri kirolak, txikientzako astotxoak, gaztelu puzgarriak, egurrezko jolasak eta antzeko jarduerak izan dituzte ondoren. Dantza taldeak eta abesbatzak euren abileziak erakutsi dituzte gerturatutako guztien artean. Arratsaldean jaiarekin jarraitzeko asmoa dute, patata tortilla lehiaketarekin eta irrintzi lehiaketarekin, besteak beste. Erromeria izango dute 19:00etan, eta bukatzeko, 20:45ean, buruhandiak eta zezen suzkoa.
- Gaztelu puzgarrietan gustura ibili dira saltoka haurrak
- Astotxoekin ibilalditxoak egin dituzte txikienek
- Dantzak eta musikak ez dute hutsik egin
- Korrontzi musika taldearen doinuekin dantzatu du neska talde honek
- Abesbatzako kideek ahots ederrak dituztela erakutsi dute







