Xabier Atristain atxilotu dute
Xabier Atristainek bere burua aurkeztu du gaur eguerdian polizia-etxean, eta Ertzaintzak atxilotu egin du. Otsailean epaitu zuten donostiarra Espainiako Auzitegi Nazionalean, beste hainbat lagunekin batera. “ETAri laguntzea” leporatu zieten apirilean. Juan Mari Mariezkurrena ere gaur atxilotu dute Hernanin, eta Eider Zuriarrain atzo Sondikan.

