Bola jokoa Ategorrietara iritsi da
Gipuzkoako bola joko Koparen laugarren jardunaldia jokatu dute gaur Ategorrietan. Bertan izan dira lehia horietan ohikoak izaten diren gizonezkoak, emakumeak ikustea zaila izaten baita halakoetan. Gabirin jokatu zuten aurreko tiraldia, eta Pedro Lazkano altzatarra izan zen txapelduna.



