Ibai Albak irabazi du II. Kros Berdea
Ibai Alba hernaniarra izan da txapelduna II. Kros Berdean. 49:38 minutu behar izan ditu Albak 15 kilometroak egiteko, eta Raul Gomez iritsi da ondoren, hiru segundora. Lehen emakumea, berriz, Claudia Beobide hondarribiarra izan da, 58:38 minuturekin.
Ingurumenaren aldeko apustua eginez Kros Berdea antolatu du Bera Bera Kirol Elkarteak aurten ere. 10:00etan irten dira 15 kilometroko lasterketaren partaideak, Saguesetik. Bost minutu beranduago abiatu da 5 kilometroko lasterketa. Gaizka Sarasola izan da azkarrena bost kilometroko lehian, 20:54 minutuko denbora eginez.
Kros Berdeko lasterketa nagusian 400 lagun inguruk parte hartu dute. Bost kilometrokoan, aldiz, 200 korrikalari inguru bildu dira.


