Lagun Aro GBCk galdu egin du Kanaria Handiaren aurka eta ACB Ligatik jaitsi da matematikoki
Lagun Aro GBCrentzat denboraldi gogorra izan da aurtengoa, eta jaitsierarekin bukatuko du. Kanaria Handiaren aurka jokatu du gaur, etxetik kanpo, eta taldeak dena eman duen arren, ezin izan du irabazi, eta 66-59 bukatu da lehia. Hala, oraindik ACB Endesa Liga bukatu ez den arren, Lagun Aro jaitsi egingo da, hori baita matematikek diotena.
GBCk zonakako defentsa erabili du kantxan sartu eta berehala, eta jokalariak partidan sartuak zeudela nabari zen hasieratik. Kanaria Handiak ireki du markagailua, baina Raul Neto ezin hobeto erantzuteko gai izan da, eta Doblasek ere lan bikaina egin du. Lehen laurdena 16-12 bukatu da, eta bigarrena, berriz, 38-35. Hirugarren laurdena izan da berdinduena, eta 49-47ko aldearekin bukatu da. Partida bukaera gogorra eta bisitariek ezin izan dute garaipena lortu.


