Realeko belar hockey taldeak finaleko lehen partida galdu du
Realeko belar hockey taldea finala jokatzera iritsi da aurten ere Ohorezko Mailako Ligan. Gaur jokatu du finaleko hiru partidetako lehena, Club de Camporen aurka. Norgehiagoka 2-2ko emaitzarekin bukatu denez, luzapena jokatu behar izan dute, baina hor ez da golik egon eta penaltietan jokatu dute guztia. Azkenean, galdu egin dute txuri-urdinek, baina datorren astean etxean izango dute egindako lana hobetzeko aukera.



