(Argazkia: Donostiako Udala)
Danbor eta upel jotzaileek kaira bitartean jo dute; bertan harresia eraistea agindu zuen udal bandoa irakurri dute.
Hiriko harresiak eraitsi zituztela 150 urte igaro direla gogoratzeko, omenaldia egin zuten larunbatean hirian. Hala, danbor eta upel jotzaileek hirian zehar desfilea egin zuten. Zuloaga plazan hasi ziren 18:30ean. Ondoren, Soraluze, Aldamar eta Bulebarrean barrena ibili ziren. Bertan San Sebastian Martxa jo zuten.
Azkenik, desfileak Igentea kalea hartu zuen kaiaraino heltzeko. Bertan, harresiak eraistea ahalbidetu zuen udal bandoa irakurri zuten, eta hala, hiriak Plaza Militarra izateari utzi zion.
Bestalde, sarrerako atea zaintzen zuten soldaduen alde egitea eta poblazio zibilaren sarrera irudikatu zuten.