Informatikari euskaldunen IX. Bilkuran izen emateko aukera dago oraindik
Asteazkenean, maiatzaren 8an egingo dute Informatikari Euskaldunen IX. Bilkura, Donostian, eta 240 adituk parte hartuko dute bertan.
UEUren Informatika Sailak antolatu du ekimena, eta Miramongo Teknologia Elkartegian egingo dute. Asteazkenean, gizartean telefonoek duten eragina eta hauen inguruan sortu diren aplikazioak eta smartphonen mundua izango dira aztergai bilkuran.
Izena ematea doakoa da eta gaur, maiatzaren 6a, da horretarako azken eguna. Hala ere, gerturatzerik ez dutenentzat, twitterreko #IEB2013 traolaren bidez jarraitu ahalko dira bilkuraren nondik norakoak, goizeko 8:30etatik, bilkura hasten denetik, eguna bukatu arte.