Mitologia greziarreko pertsonaiak berpiztuko dituzte EHUn
Bihar, asteartea, Eros y Thanatos antzezlana egingo dute EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretoan. Gipuzkoako Campuseko Kultur Hedakuntzak antolatu du jarduera, eta Maite Agirreren gidaritzapean arituko dira Antzerki taldeko ikasleak. Saioa librea eta doan izango da, 17:00etan hasita.
Eros eta Thanatos
Freudek zihoenez, gizakia bi bulkada antagonista handik estutzen dute, eta betidanik urduritu edo erakarri dute; Eros eta Thanatos izendatu zituen. Erosek bizia, desioa eta sorrera irudikatzen ditu.Thanatosek, berriz, heriotza, autosuntsiketa eta atsekabea irudikatzen ditu.Gizakia, ezinbestean, bi horien artean ari da nabigatzen, bizitzaren eta heriotzaren artean betiko noraezean.Filosofiak, poesiak eta arte sormen guztiek bulkada antagoniko horiek ardatz gisa hartu dituzte kasuan kasuko jakin-min eta hausnarketetan. Hala, UPV/EHUko Antzerki Aretoak kontzeptu horiek bai artearen, bai sormenaren aldetik aztertzea helburutzat hartu zuen, batez ere bizi grina, bizirantz edo heriotarantz arrasta gaitzakeen pasioa. Mito klasikoetan eta modernoetan, mito greziarretan eta garaikideetan inspiratu dira.
Fitxa artistikoa Honako hauek dira Antzerki Aretoko kideak:Arantxa Balenciaga, Itxaso Beristain, Teresa Esteban, Laura Gonzalez, Jon Ander Urresti, Maddi Lakunza, Ekaitz Cachorro, Telmo Rivero, Nuria Sociats Segarra, Cintia Maria Montero eta Anaís Piñeiro, Maite Agirre zuzendari dela, Toni Alcaide i Pineda teknikariaren lankidetzarekin, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Kultur Hedakuntzak ekoitzia. Horrez gain, Blanca Aguilar, Xabier Clemente, Josune De Goñi, María Del Valle, Angela Sanchez eta Oihana Von Wichmann ere kolaboratzaile gisa aritu dira, ikastarorako ekarpen eszenikoak eginez.