Behobia-Donostia lasterketarako izena ematea abian da eguerditik
Behobia-Donostia lasterketa azaroaren 10ean izango da, baina izena ematea gaur bertan abiatu dute, eguerdian; tokia ziurtatzeko ezinbesteko urratsa, alegia. Hain zuzen ere, aurreko urteetan korritu ez dutenek aukera dute euren izena emateko. Behin hori eginda, egun batzuk geroago ordaindu eta konfirmatu beharko dute, on-line ere. 11.000tik gora leku daude aukeran, baina, kopuru handia izan arren, berehala agortu ohi dira tokiak.
Behobia-Donostia lasterketaren webgunean egin daiteke izena ematea.


