GBCko presidenteak zalegoari eskerrak eman dizkio komunikabideetara bidalitako gutun baten bidez
http://youtu.be/BZDkO4kMeKs
Lagun Aro GBCko presidenteak, Alvaro Bilbaok, zaleei zuzendutako eskutitz bat bidali du komunikabideetara. Denboraldi gogorra izan dela onartzen du prensidenteak eta egindako esfortzuak ez duela kantxan emaitza onak lortzeko balio izan. Hala ere, “bizitako guztiak sendotzeko, gertuago egoteko eta erakunde bezala hazteko balio izan gaituelakoan gaude”, dio Bilbaok. Gainera, denboraldiko irudiekin bideo bat osatu dute, “laster itzuliko gara” mezua zabalduz; hau da, ACBtik jaitsiera matematikoa lortu duten arren, laster itzuliko direnaren esperantzarekin.
Alvaro Bilbaoren eskutitza (osorik):
Zalego agurgarria,
Egun hauek zailak izaten ari dira Gipuzkoa Basket maitatzen dugun guztiontzat. Denboraldi oso zail baten ondoren gure esfortzuak ez du kantxan saria izan.
Hala ere, bizitako guztiak sendotzeko, gertuago egoteko eta erakunde bezala hazteko balio izan gaituelakoan gaude.
Gipuzkoa Basket egun hauetan jasotzen hari den babes adierazpen zenbaezinak Gipuzkoak elitean saskibaloia nahi duenaren seinale handiena da.
Gure zalegoak taldeari denboraldian zehar eman dion baldintzarik gabeko laguntza eskertu nahiko nuke. Momentu on zein txarretan egoten dakizuela erakutsi duzue.
Gure partetik, indar berdinarekin lan egiten jarraituko dugu, Gipuzkoa Basketekoak izateaz harro sentitzen jarraitu dezazuen
Hurrengo ostegunean, maiatzaren 16ean, Donostian Bartzelona Regal-en aurka denboraldiari agur esango diogu, zuen konpromisoak merezi duen moduan.
Berriro ere: Horrela nahi zaituztegu!!
Alvaro Bilbao Mayor
Presidentea
Gipuzkoa Basket