Herria tabernako hormairudiak aldatzeko lehiaketa bat egin dute
Herria elkartearen 30. urteurrena dela eta, Herria tabernan dauden hormairudiak berritzeko lehiaketa bat egin dute. Argazkia, pintura, marrazkia… Hormairudia egiteko edozein teknika erabil daiteke. Lehiakide bakoitzak, gehienez sei lan aurkeztu ahal izango ditu.
Gaia librea izango da; baina, panelek Euskal Herrian zein beste hainbat herritan ematen diren borroka eta aldarrikapenak irudikatu behar dituzte. Hala nola, herri zapalduak, Lurraren jasangarritasuna, hizkuntza gutxituak, klaseen arteko desberdintasuna, emakumeen borroka, inperialismoaren eragina. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak hemen irakur ditzakezu.
Lanak, ekainak 3 baino lehenago aurkeztu beharko dira. Aukeratuak izan diren lanen izenak 2013ko ekainaren 6ean jakingo dira, eta oparien banaketa, ekainaren 9an izango da Herriaren 30.urteurrena ospatzeko
egingo den bazkarian.