Adineko pertsonen parte hartzea indartu nahi dute
Donostia Lagunkoia Hiri Plana prozesua abian da.
Adineko pertsonen eta euren elkarteen “ahalduntzea” da Donostia Lagunkoia-Hiri Planaren helburua. Hiriko bizitzan duten indarra aprobetxatuz, hiriko politiketan parte-hartze prozesuen bitartez eragina izan dezaten lortu nahi dute.
Donostia Lagunkoia hiri planak datozen urteotan abian jarri beharko dituen politiketan jarriko du arreta, ekintza proposamen baten bitartez. Horretarako, Gizarte Ongizateko eta Partaidetzako departamentuak eta Donostiako Estrategia Bulegoak parte-hartze prozesu bat bultzatuko dute.
Proiektua, nolanahi ere, udal sail eta arlo guztietan aplikatu beharreko zeharkako egitasmo bat da. Bere helburua, hiria hobetzea eta bizi-kalitatea handitzea da, eta hori adineko pertsonentzat eta pertsonekin egitea, beraien parte-hartzea kontutan izan da. Donostia Lagunkoia, 2008an, OME-ren eskutik martxan jarri zen eta Donostia fundatzaile kide den “Adineko Pertsonekin Hiri Lagunkoien mundu Sarea”ri jarraipena ematen dio.
Donostia Lagunkoia-Hiri Plana hiriak, udal ekimenetan, adineko pertsonen eta euren elkarteen parte-hartzea, inplikazioa eta “ahalduntzea” bultzatzeko hartu duen konpromisoari dagokionez aurrerapauso garrantzitsua da.

