Ikus-entzunezko ikuskizun batek Donostiaren suntsipena eta berreraikitzea birsortuko ditu
Ekainaren 29 eta 30 eta uztailaren 1 eta 2an proiektatuko dute; Bigarren Mendeurrenaren seigarren mugarria izango da.
Formatu handiko ikuskizun bat izango da: argia, musika, piroteknia eta efektu bereziak uztartzen dituena. Pertsona askoren parte-hartzea bultzatuko duen kanpoko ekintza bat izango da. Alderdi Eder izango da ikuskizun hau hartuko duen agertokia. Udaletxearen aurrealdean proiektatuta Donostiaren suntsipena eta berreraikuntza birsortuko du ikuskizunak. Bigarren Mendeurrenaren seigarren mugarria izango da.
Ikuskizuna General de Producciones y Diseño enpresak sortu du. Ekainaren 29an estreinatuko dute eta beste hiru egunetan ere proiektatuko dute: ekainaren 30ean eta uztailaren 1 eta 2an. Gainera, egunero hiru saio egongo dira: 22:00etan, 22:30ean eta 23:00etan.
Hiru dimentsiotan hiriko historian zehar ibilbidea egingo da, 1813an Napoleonen garaiko gerretan Donostia setiatu eta suntsitu zutenetik abiatuta. Ikuskizunak donostiar hiritarrei eta bisitatzen gaituzten turistei modu erakargarri eta atsegingarrian azken 200 urte hauetako hiriaren bilakaera eta bere legatu historiko eta kulturala ezagutzeko aukera emango die. Bere ondoriotasun baliotsuena nabarmenduko du: herritarren izaera ekintzaile eta ausarta.

