Reyes Karrere: "Ez dago nire ibilbidea bukatzeko modu ederragorik"
Reyes Karrerek, Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaileak, hunkituta hitz egin du Euskadi Irratian, Liga eskuratu eta minutu gutxira. Bere ibilbideko azken partida izan da entrenatzaile gisa. Poz izugarria sentitu du: “Ez dago nire ibilbidea bukatzeko modu ederragorik”. Tristura apur bat ere bai, bere ibilbideko azken partida izan delako: “Une gazi-gozoa da. Bihar beharbada sentituko dut pena. Baina orain poza sentitzeko unea da”.
Garagardoarekin eta txanpainarekin ospatzen ari dira Bera Berako jokalariak garaipena. Castrora joan diren bostehun bat donostiar ere garaipena ospatzen ari dira.