Morlans biziberritu dute
http://youtu.be/9vOvdfe7RMM
Urte luzez festarik ospatu gabe egon ondoren, Morlanseko bizilagunek auzoko jaiak berreskuratu dituzte. Maiatzeko bigarren asteburuan ospatu izan dira beti Morlanseko jaiak. Urteak dira, ordea, jaiak galdu zirela. Urte hasieran sortutako Morlanstarrak Auzo Elkarteak bultzatu ditu jaiak.
Eguraldi ona lagun, auzotarrak kalera irten dira eta egun osoko jaiaz gozatu dute. Haurrak gustura aritu dira jolasean, eta arrakasta handia izan dute haientzat prestatutako tailerrek. Lapiko artean ibili dira bitartean zenbait auzotar, patatak errioxar erara prestatzen; eta Marta Etxeberriak prestatu du onena. Berak irabazi du-eta sukaldaritza lehiaketa.
Bazkarirako berrogeita hamar bat lagun elkartu dira auzoan. Musean ere aritu dira morlanstarrak, zortzi bat bikotek part hartu dute. Arratsaldean, berriz, ALFA elkartearekin elkarlanean prestatutako txakur erakustaldiak harrera bikaina izan du. Hainbat auzotar joan dira euren txakurrekin. Zirkuitu batean prestatu dizkieten oztopoak gainditzen irakatsi diete ALFAko kideek.
[Gallery=44]