KOP musika taldeak Kortxoenean joko du ostiralean
Groseko Jai Batzordeak KOP musika talde katalana ekarriko du Donostiara. Ostiralean, maiatzaren 17an, izango dira hemen, Kortxoenea gaztetxean. Beste bi talde ere izango dira zuzenean jotzen: Sobieht eta Txemak. Kontzertuak 20:00etan hasiko dira, eta sarrera 5 euroren truke eskuratu ahal izango dira. Bertan afaltzeko aukera ere izango da.

