Aldundiak harrera egin die Reala eta Bera Berari
Bera Berak garaipena lortu zuen Castron eta 23 urte eta gero, liga etxeratu zuen talde donostiarrak. Realeko belar hockey taldeak atzo lortu zuen haren zazpigarren liga garaipena.
Jokalariak asteburua ospatzen igarota, pozik eta harro azaldu dira egindako lanarekin. Ezer ere ez dietela “oparitu” badakite, eta kostatako liga izan dela bi taldeentzat.
Hori bera goraipatu dute aldundian egindako harreran. Hain zuzen ere, kultura, Gazteria eta Kirol diputatu Ikerne Badiolak adierazi duenez “ez da kasualitatea” bi talde hauek liga irabazi izana, eta egindako lan bikaiana azpimarratu du “kirolean, eta emakumeak kirolean duen paperean”. Bizi duten garai ona gozatzeko deia egin diete. Hala, aldundiak emakumea eta kirola bultzatzen jarraituko duela azpimarratu du.
Bi taldeetako kapitainei koadro bana eman dio aldundiak eta bi taldeek ere oroigarriak eman dizkie arduradunei. Gaur 19:00etan harrera egingo die Donostiako Udalak Bera Berako jokalariei; bihar Realeko belar hockeyekoei.
Aldarrikapenak
Realeko Belar Hockeyko kapitaina den Maite Azkoagak eskerrak eman ditu omenaldiagatik eta emakumeen kirola eta beste kirolentzako aldarrikapena egiteko ere baliatu du eskertza; “mila esker harrera honengatik, espero dugu, omenaldia laguntza ere bilakatzea emakumezkoen kirolarentzat eta kirol gutxituentzat”, esan du.
Reyes Karrere Bera Berako entrenatzaileak ere aldarrikapen hitzak izan ditu. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi izan dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari; “beti hor sentitu izan dugu zuen babesa”, esan du. Baina arazoa sakonagoa dela azaldu du. Izan ere, azken egunetan komunikabide batek egindako erreportaje baten harira, azaldu du, gizon eta emakumeen artean ez dagoela ezberdintasunik kirolari dagokionez, ez dela kontua bata edo bestea zein den hobea: “Kirolak, superazioak, taktikak, esfortzuak, aspirazioak, ahaleginak… ez dute sexuarekin zer ikusirik; lengoaiak, estoldura mediatikoak, aurrekontuek, prekaritateak… horrek bai duela zer ikusirik sexuarekin; ez da kirol kontua”, amaitu du, bertaratutakoen txalo zaparrada artean.
Bi taldeek haien ligak irabazi dituzte asteburu honetan; belar hockeyan eta eskubaloian.
Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera egin die belar hockeyko Reala eta eskubaloiko Bera Bera taldeei, bakoitzak haren liga irabazi izana zoriondu eta eskertzeko. Izan ere, asteburu honetan bi taldeek garaipena lortu dute bakoitzak bere ligan, eta hala emakumezkoen kirolean ere, markak hautsi dituzte bi talde donostiarrek.
Larunbatean