Realeko Belar hockey taldeak ohorezko sakea egingo du gaur Anoetan
Realeko belar hockey taldeak merezitako omenaldia izango du gaur Anoeta estadioan. Atzo Ligako txapeldun izendatu ostean, gaur arratsaldean ohorezko sakea egingo dute Realak Granadaren aurka jokatuko duen partidan.
Gipuzkoako Foru Aldundian Realeko hockey taldeari eta Bera Bera eskubaloiari harrera egin diete gaur. Biak ala biak Ligako txapeldun dira. Donostiako Udalak bihar egingo dio harrera belar hockey taldeari.


