Sex and the City telesailaren zale amorratua bazara, ostegunean hitzordu bat duzu Astoria hotelean. Afari berezi bat prestatu dute; Carrie Bradshaw, Samantha Jones, Miranda Hobbes eta Charlotte York protagonista dituen telesailean girotuta egongo da. Hau da, afari bat
Sex and the City erara. Photocall bat, koktelak, sariak eta hainbat sorpresa izango dira. Telesaileko protagonistetan inspiratutako look onenak ere saria izango du. Erreserba egitea beharrezkoa da,
ayb@astoria7hotel.com helbidera idatzita.