Gizonentzako zaintza tailerra, Okendon
Gaixoen, umeen edo helduen zaintza lanak orokorrean emakumeek egin izan dituzte. Baina jendartea eta bizimodua aldatuz doaz, eta gizonek ere gero eta parte hartze aktiboagoa dute zaintza lanetan.
Horregatik, gizonentzako zaintza tailerra antolatu dute Okendo kultur etxean. Gaur, asteartea eta bihar, asteazkena izango dira saioak. Plus 55 taldeak antolatu duen ekimena da, baina adin guztietako gizonek parte har dezakete. Gazteen ikuspegia eta helduen esperientzia partekatuz saio aberasgarria sortzea dute helburu, eta adineko pertsona bat zaintzeko orduan sortzen diren kezkak argitzen saiatuko dira denen artean.
Tailerrak 19:00etan hasiko dira, eta Ongiz Elkarteko Mikel Otxotorenak gidatuko ditu.

