'Orkestra lurtarra' gaztetxoentzako liburua idatzi du Harkaitz Canok
Elkar argitaletxearen eskutik, Xaguxar bildumako Orkestra lurtarra liburua kaleratu du Harkaitz Canok. Ilustrazioak Jokin Mitxelena oiartzuarrak egin dizkio. 10 urtetik gorako gaztetxoentzako liburua da, eta beste hiru libururekin batera aurkeztu dute goizean, Parte Zaharreko Elkar megadendan. “Musika klasikora hurbilpen xume bat da, baina batez ere bidaia bat da, talde bat, traumak…”, azaldu du Canok.

