Beñat Apalategi eta Breogan Fernandez atxilotu dituzte Ondarroan
Ondarroako komisaldegian daude bi donostiarrak.
Ertzaintza gaur goizaldean joan da Ondarroara Urtza Alkorta atxilotzera. Zazpiak aldera iritsi dira 30 furgonetatik gora, eta Ondarroako Alamedan zeuden herritarrek harresia osatu dute zubian, Alkortaren inguruan. Herri harresian zeuden bi donostiar atxilotu ditute. Beñat Apalategi da horietako bat. Apalategi Donostiako gazte auzipetuetako bat izan zen, eta absolbitu egin zuten. Bestea, Breogan Fernandez da. Ondarroako komisaldegira eraman dituzte. Senideei esan diete laster askatuko dituztela.

