Beñat Apalategiri, Breogan Fernandezi eta Urtza Alkortari babesa eman diete
Ertzaintzak Ondarroan eraikitako herri harresiaren aurka izandako jarrera bortitza salatu dute Bulebarrean. Hain zuzen ere, Urtza Alkorta bizkaitarra ez ezik, Ertzaintzak Beñat Apalategi eta Breogan Fernandez donostiarrak ere atxilotu ditu. Bi hauek ordu batzuk geroago utzi dituzte aske, baina autoritateari atentatua eta erresistentzia egotzita.
Bulebarreko elkarretaratzean babesa eman diete gazteei, eta euskal gazteriaren aurkako jazarpenarekin amaitzeko eskatu dute.