Iaz egin zuten lehen aldiz Herrerako garagardo azoka (Argazkia: Mikel Goñi)
Txirritako Txuri Urdinak lagunarteak antolatako Herrerako II. Gragardo Azoka bihar hasiko da. Keler garagardo markak babestuko du azoka, eta Herrerako frontoian izango da iaz bezala. Azokari irekiera ofiziala emango diote bihar, osteguna, 17:00etan. Irekieran bertan izango dira Markel Bergara eta Alberto De la Bella Realeko jokalariak; eta Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariak. Realeko belar hockey taldeko jokalariak ere gonbidatuak zeuden, baina ezingo dute joan, Belgikan Txapeldunen Eurotrophy txapelketa jokatzera doazelako.