Kontzentrazio bat egingo dute gaur Bulebarrean
Urtza Alkorta, Beñat Apalategi eta Bregoan Fernandezi elkartasuna adierazteko kontzentrazio bat egingo dute gaur 19:30ean Donostian. Bulebarrean elkartuko dira. Apalategi eta Fernandez gazte donostiarrak, atxilotu eta ordu gutxira askatu egin dituzte. Autoritateari atentatua eta erresistentzia egotzita atxilotu dituzte Ondarroan, Alkorta babesteko sortu den herri harresian.