Palestinari elkartasuna adierazi diote Bulebarrean
Palestinaren aldeko elkarretaratzea egin dute Bulebarrean, “Israel hiltzaile, Europa laguntzaile” oihuen artean. “Palestina askatzeko” aldarrikatu dute, baita Israeli boikota egiteko eskatu ere. Palestinaren aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, eta erasoak ez ditzatela egin eskatu dute, “ez gure izenean”.
Palestinarekin Elkartasuna Koordinakundeak Elkartasunaren Astearen barruan egindako elkarretaratzea izan da Bulebarrekoa. Ostiralean hitzaldi bat egingo dute Koldo Mitxelenan, 18:30ean: Experiencias de solidaridad con Palestina. Gazako irakasle bat izango da bertan, Eskozia eta Kataluniako ikasle mugimenduko bi ordezkarirekin.