Sute bat izan da Altzan, Roteta kalean
Goizaldean piztu da sua, 1:30ak aldera.
Roteta kaleko etxebizitza batean sute bat izan da gaur goizaldean. Ertzaintzak aurrez neurriak hartu ditu eta eraikineko bizilagunei etxetik ateratzeko eskatu die. Bi orduz egon dira etxetik kanpo. Suhiltzaileen arabera, ez da zauriturik egon. Sua itzali egin dute eta bizilagunak 3:30ak aldera etxera itzuli dira. Lehen taberna izandako eta orain etxebizitza bihurtutako lokal batean izan da sutea.