Montanier: "Sei puntu lortzea zaila da, baina talde hau edozer gauza egiteko gai da"
Realeko entrenatzaile Philippe Montanier pozik zegoen Sanchez Pizjuan prentsa aretoan, Sevillaren aurka irabazi eta gero. “Pozik gaude, hemen irabaztea zaila delako. Soilik Atletico Madrilek irabazi du hemen azken hilabeteetan”, azaldu du. Bi jardunaldiren faltan, helburua laugarren postuan jarraitzea dela berretsi du, zaila dela jakin arren. “Garrantzitsuena postu honetan jarraitzea da, bukaera arte. Sei puntu lortzea zaila da, baina talde hau edozer gauza egiteko gai da. Balentria litzateke”, adierazi du.
Lasaitasun mezua luzatu du Illarramendiren egoera fisikoari buruz. “Normala da. Bere azken partida duela hamabost egun izan zen. Karranpak besterik ez dira izan”, azaldu du.