Bera Bera EHU saskibaloi taldeak Emakumeen Espainiako Bigarren Mailara igotzea lortu du
Bera Bera EHU saskibaloi taldeak igoera lortu berri du Emakumeen Espainiako Bigarren Mailara. Asturiasen lortu zuen igoera taldeak asteburuan, igoera fasean Quattro Dance Aviles GD Bosco, Universidad de Salamanca eta Gasteizko Caja Vital Kutxa EHU taldeei irabazita. Beraz, datorren denboraldia orain arte EHU Ibaetak jokatu duen mailan egingo du; izan ere, EHU Ibaetak Lehen Mailara igoera lortu berri du. Gainera, igoera faseko saskiratzaile onenaren saria jaso zuen Ana Aldalurrek. Iñaki Jimenez eta Asier Recondo dira Bera Bera EHU taldearen entrenatzaileak, eta agerian geratu da lan ona egin dutela.

