'Eszena musikala genero ikuspegitik' mahai-ingurua, bertan behera
Mahai-inguruaren ordez, ‘Emarock’ dokumentala emango dute.
Bihar mahai-inguru bat zegoen programatuta Koldo Mitxelenan: Eszena musikala genero ikuspegitik. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak antolatutako ekitaldia da, eta gaur bertan jakinarazi du “antolakuntzatik kanpoko dauden arazo batzuk direla medio” bertan behera utzi behar izan dutela. Mahai-ingurua ez dute egingo, baina haren ordez Emarock: Iragana, Oraina eta geroa dokumentala emango dute, eta haren ondoren solasaldia egingo dute. Emanaldia bihar izango da Koldo Mitxelenan, 19:30ean.

