Irailaren 29an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia
Lehen saioa Villabonan egingo dute; abenduaren 15ean BECen jokatuko den finalera arte 14 saio izango ditu txapelketak.
Lau urteko zikloa beteta, 16. Bertsolari Txapelketa Nagusia udazkenean iritsiko da, irailaren 29an. Amasa-Villabonan hasi, eta abenduaren 15ean amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin. Hamalau saio izango ditu aurtengo Txapelketa Nagusiak. Denera 43 bertsolari izango dira parte hartuko dutenak: herrialdeetako txapelketetatik sailkatuak eta orain dela lau urte finalean aritu zirenak. Beñat Gaztelumendi añorgatarra izango da parte hartzaileen artean.
Agin Rezola, Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amaia Agirre, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Eneritz Zabaleta, Erika Lagoma, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Fredi Paia, Iban Urdangarin, Igor Elortza, Iker Zubeldia, Iñigo Mantzizidor “Mantxi”, Iñaki Apalategi, Iñaki Zelaia, Iratxe Ibarra, Jexux Mari Irazu, Jokin Uranga, Jon Maia, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto, Maddi Sarasua, Maialen Lujanbio, Manex Agirre, Miren Amuriza, Nerea Elustondo, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Unai Agirre eta Xabier Silveira izango dira beste parte hartzaileak.

