Loiolako gaztetxeak 8. urtebetetze festa ospatuko du larunbatean
Loiolako gaztetxeak 8 urte bete ditu, eta larunbat honetan, hilaren 25ean, ospatu egingo dute. Hona hemen egitaraua:
- 11:00. Haurrentzako jolasak eta txokolate jana Latsari plazan.
- 13:00. Kalejira gaztetxera, Latsari plazatik abiatuta.
- 14:00. Bertso bazkaria gaztetxean. Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak ariko dira. Txartelak salgai daude Loiolako Hontza, Aldazabal eta Elizalde tabernetan. Parte Zaharrean Ilargi tabernan eskura daitezke; eta Amara Berrin, Atabal tabernan.
- 18:00. Gazteentzako jolasak Sustrai aisialdi taldearekin.
- Kontzertuak eta DJ R-systemtzia.

