Realak baieztatu egin du Montanierrek taldea utziko duela
Philippe Montanierrek ez du Realeko entrenatzaile izaten jarraituko. Halaxe jakinarazi du gaur Realak, ohar baten bidez. Kontratua urtebetez luzatzea eskaini zion Realak, baina Montanierrek ez duela onartu kontratua berritzeko eskaintza jakinarazi du. Edonola, gaia ekidin du klubak: “Denboraldia amaitzeko falta diren bi partidak igaro ostean hitz egingo du gaiaz klubak”, dio oharrak. Hala, falta diren bi partidetan jarri nahi du burua, “denboraldi bikainari” bukaera onena emateko. Bi denboraldi egin ditu Montanierrek Realean.


