Aldatzen Laguntzen konpainiak ‘Ispilua’ antzezlana taularatuko du bihar azken aldiz
http://youtu.be/0CZ_iWS7zbc
Ion Martinez eta Saioa Royo Aldatzen Laguntzen konpainiako kideak dira. Ispilua obrarekin 50. emanaldia egitera doaz, eta azken emanaldi hau ospakizun bihurtuko dute. Willis Drummond-eko Jurgi Ekiza, Zura eta Dut-eko Xabi Strubell, Oreka TX, Demode Quartet… Horiek ere taula gainera igoko dira. Antzezlanaren abestiak zuzenean joko dituzte.
Azken emanaldia Dokan izango da, bihar, osteguna. Joan den asteko astekarian Ion Martinezekin hitz egin genuen, eta antzezlanari buruzko erreportajea argitaratu genuen.