Merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina bat hasi dute Intxaurrondon
Auzoan 56 establezimendutan euskara badakite; horietatik 20tan oso ondo.
Plazara Goaz Intxaurrondoko euskara elkarteak solasaldia antolatu du merkataritzan euskara erabilzera bultzatzeko egitasmoaren berri emateko.
Egun auzoan euskararen erabilera hirian baina pixka bat baxuagoa da, hain zuzen, 2006ko datuek intxaurrondotarren %37 euskalduna dela diote.
Lehenik, udaleko euskara zerbitzuko zuzendari Edurne Otamendik, udaletik aurrera daramatzaten ekimenen berri eman du. Horien artean, Kaixo! kanpainaren berri eman du. Hain zuzen ere, Donostian merkataritzan euskararen erabilpena sustatu eta bermatzeko kanpaina da hau.
Horretarako, hainbat komertziotan euskararen egoera ikertu zuten eta euskaraz zerbitzua eman nahi zutenei laguntzak eskaini zizkien. Bezeroei ere, bertan euskara egiten dela jakinaraziz.
Intxaurrondon ere antzeko zerbait egin nahi dute. Plazara Goazeko kide Mikel Urdangarinek azaldu du, bi ildo nagusi jorratzea dutela helburu.
Batetik, euskara zerbitzuak eskaintzen dituzten baliabideak eskainiko dituzte, Kaixo! kanpainarekin bat eginez. Bestetik “euskaraz bizitzeko” hautua egin dutenentzat, egunerokotasunean euskara erabili ahal izatea ahalbidetzea.
Pauso argiak
Epe luzerako proiektua dela hau azpimarratu dute. Urdangarinek azaldu duenez, euskaraz bizi ahal izateko merkataritza eta ostalaritza ezinbestekoa da, eta merkatariek beraiek ere euskara behar dute.
Horretarako pauso argiak emango dituzte. Batetik lorgarriak diren proposamenak egingo dituzte. Esaterako, taberna bati menua euskaraz jartzea eskatzea.
Bestetik proposamena egitea ez ezik, bidean lagunduko dituzte merkatariak. Azkenik, emaitzak aitortzearen garratzia azpimarratu du Urdangarinek.
Auzotarren parte hartzea beharrezkoa dela azpimarratu dute, pixkanaka auzo euskaldunagoa egiteko bidean elkarrekin aritzeko.