400 haur bildu dira Kontxan errugbian jokatzeko
http://youtu.be/H8FrrQAF07g
Olatu Talkaren barnean egin dute txapelketa; dantza berezi bat ere egin dute.
Kontxako hondartza errugbilari gaztez bete da gaur. 400 haur inguruk egin dute topo, 27 taldetan banatuta, errugbi txapelketa bat jokatzeko. Hainbat urtetan egin dute txapelketa hau lehenago, iaz izan ezik. Aurten, Olatu Talkarekin batu eta berriro jokatu dute. Jokalariak 10 eta 14 urte artekoak dira eta hainbat lekutatik etorri dira; Arrasate, Hernani, Errioxa, Burgos eta Zarauztik, esaterako.
Haka izeneko dantza ere egin dute. Zeelanda Berriko errugbi taldeak Haka izeneko dantza bat egin ohi du partida hasi aurretik. Gaur, 400 haurrek, aurretik prestatuta zuten dantza egin dute. Hala, ukitu kultural bat eman nahi izan diote gaurko egun berezirako.
Bera Bera eta Atletitico San Sebastian taldeko kideek prestatu zuten dantza eta bideoz grabatu zuten, gainontzeko taldeek ikasi zezaten.


