Eguraldiari beldurrik gabe, Mintzodromoa egin dute
Anoeta estadioaren inguruan bildu dira hainbat lagun; Olatu Talkaren barruan kokatu dute ekimena.
Mintzodromo berezia egin dute gaur. Izan ere, Olatu Talkaren barruan bildu baitira hainbat lagun, euskaraz mintzatzeko asmoz. Goizean euria egin badu ere, atertu bezain laster, kalean egitera ausartu dira.
Hamarnaka lagunek egin dute topo, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak antolatutako ekimenean. Kasu honetan gainera, Amara Berri auzoko euskaltegiek –Urrats eta AEK–, eta Ikasbide Kultur Elkarteak antolatu dute.
Hala, hainbat gai izan dituzte hizpide, horien artean, nahiko luketen auzo motaz aritu dira hitz egiten.


