Loiolako gaztetxearen 8. urteurrena ospatu dute
http://youtu.be/e4zjkD-l6Pg
Egun osoko egitaraua dute; eguerdian kalejira egin dute auzoan zehar.
Loiolako gaztetxeak 8 urte bete ditu. Hori bera ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte gaurko egunerako. Goizean haur jolasak egin dituzte auzoko umeekin. Ondoren, gaztetxera abiatzeko kalejira egin dute hainbat lagunek. Hau, erraldoi eta buruandiez lagunduta egin dute.
Gaztetxean bertan dena prest zegoen, aurreikusita zuten bertso-bazkarirako. Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi izango dira kantari.
Arratsaldean, gazte jolasak egingo dituzte, 18:00etan eta 20:00etan R-Systemtza musika jartzailea arituko da giroa alaitzen.

