Museotik museora aritu dira bertsotan
http://www.youtube.com/watch?v=6Ann-jXOGrE
Zazpi bertsolari aritu dira, zazpi museoetatik; Ontzi Museoan Ramuntxo Christyk abestu du.
Olatu Talkaren barruan ekitaldi berezia egin dute Donostiako Museo Sarea osatzen duten zazpi museoetan. Zehazki, Realaren Museoa, Ontzi Museoa, Museum Cemento Rezola, Donostiako Elizbarrutiko Museoa, San Telmo Museoa, Aquarium eta Eureka! Zientzia Museoa sarea osatzen dute museotan.
Doako ekitaldiak egin dituzte museo guztietan. Zazpi bertsolariak online aritu dira museoetatik bertsotan. Euskal Herriko herrialde bakoitzeko bertsolari bana aritu da; Ontzi Museoan esaterako, Ramuntxo Christy mauletarra aritu da. Saio osoa Internet bidez ikusgai dago jada.
Honako bertsolariek hartu dute parte gainontzeko museoetan: Sustrai Colina, Oihane Perea, Arkaitz Estiballes, Uxue Alberdi, Xabier Silveira eta Xan Alkat. Gai jartzaile lanetan, berriz, Unai Elizasu aritu da eta aurkezlea Xabier Sukia izan da.
