(Bideoa) Irudi politak utzi ditu Ziklobiak
http://youtu.be/d3RgNc9RnA0
Ziklobia ekimenak jendetza batu du egunean zehar. Ibaetatik hainbat eta hainbat lagunek hasi dute Zubietarako bidea. Bitartean Añorgatik ere pasa dira. Bertan, besteak beste, ONCEk deituta Kriskitin lasterketa egin dute.
Olatu Talkaren barruan zegoen ekimenak, gurpildun zein oinezkoak protagonista egin ditu ezohiko bideak betez.
Irudi politak utzi ditu, eguraldiak lagundu duen motorrik gabeko egun honek.


